Hushe bailara loretan.

2012/04/27
Albarikokeroak dira egun hauetan Hushe bailara zuriz estaltzen dutenak, negua atzera utziz udaberria esnatzen hasten da Karakorum inguruan.
Card image cap

Benetako ikuskizuna eskaintzen dute ehundaka urte dituzen zuhaitzek, beraien enbor zakar eta okerrekin lore-zuri ederrez apainduz bailarako herrietako txoko guztiak betetzen dituzte, era berean, hara eta hona erleak polinizatzaile lanetan ikusten ditugu.

Zuhaitz hauen fruituak bailarako biztanleentzako energi eta elikagai iturri nagusiak dira. Abuztu bukaeran fruituak bildu ondoren, hezurrak kendu eta etxeko teilatuetan lehortzen dituzte. Familia osoarentzat negurako oso garrantzitsua izango den elikadura da, A eta C bitamina iturri handia  suposatzen baitdute hauek. Deshidratatze prozesuak, bi helburu garrantzitsu ditu, alde batetik fruituak irauteko edo mantentzeko eta bestetik kalitatea hobetzeko. Azken urteotan honetan daramatzagu lanean FIFBM ko kideekin. 

Emakumeek egiten duten lan hori balorizatuz, hainbat formazio izan dira azken urteotan lehortze prozesuan teknika errezak aplikatu asmoz. Egurrarekin egindako bandeja modukoen gainean ipiniz fruituak eta hauek ondoren plastikoarekin estaliz, eguzkiaren erradiazioak lagundurik kalitate handiko albarikoke lehorrak lortzea iritsi dira. Horrela, Skarduko merkatuan salduz etxerako diru iturri garrantzitsua izatea iritsi da  hainbat familietan.