Hushe Ibarra izozturik

2020/01/03
Neguak Hushe ibarra geldiarazi du -25 gradurekin. Ibarrari izena ematen dion ibaia eta Siok ibaia guztiz izozturik daude, ez daukate argindarrik eta komunikazioak oso zail jarri dira.
Card image cap

Ibaiak izozturik

2020 urte hasiera honetan Hushe ibarretik heldu zaizkigun albisteak harrigarriak dira. Zero azpitik 25 gradura daude. Nagusienak ere ez daukate gogoan hain tenperatura baxurik bizi izana.

Hushe eta Siok ibaiak izozturik daude eta Khapulura izotz gainetik pasatzeko aukera dago. Haurrak izotz gainean egur zatien gainean jolas egiteko darabilte izotza eta horrez gain, etxean egindako eskiez baliatzen dira elur gainean jolasteko.

Ibaia izoztuta dagoenez, zentral hidro elektrikoa geldirik dago Marzigonen, elektrizitate gabe daude. Gainera, tuberiak izoztuta daude eta etxeetan ez dago urik.

Errepideetatik ibiltzeak suposatzen duen harriskuak berauen mozketa ere ekarri du.

Biztanleriaren gehiengoak ez dauka gogoan horrelakorik bizi izana.

Udaberria eta beronekin batera kurtso hasiera datorren bitartean, Baltistan Fundazioan bono kanpaina martxan daukagu, neskatoen eskolaratzea ziurtatze asmoz.

50 eurorekin neskatoak eskalaratzea ekiditen duen muga kulturala gainditu dezakezu, beraien neguari udaberriko ateak irekiz.