Hushe Ibarra martxan

2022/02/23
Duela gutxi, agiri luze baten bidez, Hushe Ibarrean garatzen ari den mugimenduaren berri eman genizuen laburki bederen. Horren bidez jakin zenuten hainbat koperatiba sortu direla, emakumeena ehungintza eta eskulangintzarako edota Nekazari-koperatiba familiek ekoizten dutena batera merkaturatzeko zehazki.
Card image cap

Practice Lab (Argazkia Agirre Lehendakari Center)

Honekin batera, abian diren beste hiru lan-lerro edo prototipo aipatu genizkizuen.

  • Albertxigoa eta deribatuen ekoizpenari balio erantsia ematea.
  • Te ekoizpena.
  • Hazi hibridoen ekoizpena negutegietan.

Proiektu hauek aurrera jarraitzen dute -ez zailtasunik gabe- nazioarteko hainbat eragile ezagunek emandako bultzadari esker; besteak beste, Nazio Batuen Garapenerako Programari eta gertukoago dugun Agirre Lehendakari Center-i esker.

Bada informazio gehiago jaso nahi izanez gero, azken erakunde honen web orrian sartzera gonbidatzen zaituztegu, egitasmoaren bultzatzailea izanik bertan aurkituko dituzuelako berari buruzko azken berriak.