Hushe Ibarreko emakumeak ingelesa ikasten.

2016/05/03
Felix Foundation Baltistan erakundeko webguneak, Matxuluko Vocational Centerrean hiru egunez eman duten oinarrizko ingelesaren ikastaroaren berri eman digu.
Card image cap

Felix Foundation Baltistan erakundeko webguneak, Matxuluko Vocational Centerrean hiru egunez eman duten oinarrizko ingelesaren ikastaroaren berri eman digu.

Ikastaroa, Felix Foundation Baltistanek antolatua izan da iragan apirilean zehar, Baltistan Fundazioaren laguntzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babes ekonomikoarekin. Ikastaroaren helburua izan da, Ibarreko emakumeei ingelesezko oinarrizko gaitasunak eskaintzea, ingelesa eta urdua baitira Pakistaneko bi hizkuntza ofizialak, eta biak erabat ezezagunak Hushe Ibarreko emakume gehienentzat .

Hizkuntza ofizialak ez ezagutzea, arazo handia da eguneroko bizitzan eta are gehiago emakume hauen autonomian. Vocational Centerrak abian jarri zirenetik, mila emakume baino gehiago aritu dira eurentzat propio antolatutako ikastaroetan gaitasun desberdinak lantzen. Baltistan Fundazioan oso harro gaude lan horretaz. Albistea irakurri nahi baduzu sakatu lotura hau.