Hushe Ibarretik Oñatira.

2018/09/18
Basharat Alí, Hushe Ibarreko gaztea, Euskadira etorri zaigu Mondragon Unibertsitateko Oñatiko Kanpusean Lidergo ekintzailea eta berrikuntza masterra egitera.
Card image cap
Basharat Alí, Hushe Ibarreko gaztea, Euskadira etorri zaigu Mondragon Unibertsitateko Oñatiko Kanpusean Lidergo ekintzailea eta berrikuntza masterra egitera.
 
Basharat Baltistan Fundazioak landutako egitasmo batean ari da parte hartzen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta MUko LEINN sailaren laguntza ekonomikoari esker. Helburua da Hushe Ibarreko bi gazteri, neska eta mutila, masterraren arloan ezagutza bereganatzeko aukera ematea, hara itzultzean, hemen ikasitakoarekin Ibarraren ehun ekonomikoa eta hezkuntzakoa hobetzeko lanen ardura har dezaten, eta bereziki bertako talde babesgabeenen, bereziki emakumeena, autonomian eta aukera berdintasunean sakontzen laguntzeko.
 
Emakumearen aukerarekiko sortu diren arazoak konpontzen ditugun bitartean esan genezake Basharat primeran egokitu dela Oñatiko bizitzara, eta esan genezake adibide gisa, aurreko larunbatean herriko hainbat gaztek antolatutako Mendi martxan parte hartu zuela Fundazioko beste kide batzuekin batera. Gainera, azpimarragarriak dira gazteleraz eta euskaraz dagoeneko egin dituen aurrerabideak.