Husheko Ibarrean jarduerak etenda.

Shazia gazteekin lanean.
Gazteen ekintzailetza eta gizarte-mobilizazioa bultzatzea helburu duen K-2 proiektua bertan behera geratu behar izan da exekuzio-erritmo ona zuenean. Izan ere, ia amaituta zegoen Shaziaren zuzendaritzapean ekintzailetza-ikastaroan parte hartuko duten gazteen hautaketa, eta Basharat Aliren ardurapean eraikiko den gizarte-berrikuntzako plataformarako elkarrizketa-jarduerak erritmo onean ari ziren egiten.
Hemen, proiektu globalaren ildoen jarraipenaz eta koordinazioaz arduratuko den atzerriratuaren kontratazioa itxi dugu, baina ezin izango da oraingoz hara joan, ekintzailetza-proiektuan Shaziak izango duen laguntzailea ere ezingo den bezala.
Espero dezagun egungo egoerak sortzen dituen ziurgabetasun eta zalantzak lehenbailehen argitzea, gure lankidetza-proiektuekin jarraitu ahal izan dezagun.