Husheko txanoak gurean

2022/01/14
Harridura, eta arreta berezia piztu du hedabideetan eta baita ere jendartean, Hushe Ibarreko emakumeek sortutako elkarte kooperatiboa eta bere estaldurarekin egin, eta Europan zehar Ternuaren laguntzarekin komertzializatutako artilezko txanoen gaiak.
Card image cap

Txanoen ekoizpen prozesua

Makina bat dei jaso dituzte Baltistan Fundazioko emakumeek, proiektu honen bultzatzaile nagusiek, azken urteetan egindako lanen nondik norakoak eta emaitzak azaltzeko eskatuz. Ondoren dituzuen loturetan eurei egindako hainbat elkarrizketa eta erreportaje entzun edo irakur ditzakezue. Kopuruak berak, adierazten digu sortu den jakin-mina.

Emaitzak garrantzitsu izanik, uste dugu bide bat zabaldu dela, hango emakumeek erakutsi baitute gai direla egitasmo baten inguruan bildu, indarrak batu eta helmugaraino iritsiko den bide bat urratzeko. Gure aitortza langintza honetan partaide izan diren guztiei, eta hasiera baino ez dadila izan.

Informazio gehiago izateko, ikusi Goienan jasotako bideo-elkarrizketa:


Goienaz gain, hedabide asko izan dira gaia landu dutenak. Hemen zerrenda bat: