Ikastaroa hasi da Hushe Ibarrean ere

2021/03/11
Hushe Ibarra normaltasunera itzultzeko ahalginetan ari da munduko beste bazter guztiak bezala, eta martxoaren 1arekin eskola guztiak ireki dituzte 2021 ikasturteari hasiera emateko. Gogoratu mendebaldean ez bezala, ikasturtea martxoan hasten dela eta negua iristean amaitzen dela bertako eguraldi gogorrak derrigortuta.
Card image cap

Kurtso hasierako irudi bat. Argazkia: Basharat Alí.

Gure lagun Basharat Alík facebookean eskegitako albistean hasiera eguneko hainbat argazki eta bideo bat ikus daitezke.

Hasierako datu gehiegi ez dugun arren, esan genezake nesken matrikulak finantzatzeko bono kanpaina motel doala aurten, agian pandemiak gure ekonomiaren sektore anitzetan izan duen eragin negatiboaren ondorioz.

Ez bada zure kasua eta aurten besterik gabe atzeratuta bazabiltza, ahalegin bat eskatzen dizuegu aurreko urtetako zure ekarpena oso garrantzitsua izan baita. Gogoratu zaitez Hushe Ibarreko familiek zure beharra dutela euren alabak eskolaratzeko.