Irizar S.Coop-ek 15.000 euroko dohaintza Baltistan Fundazioari

2014/09/04
Irizar S. Coop-ek 15.000 euroko dohaintza egin dio Baltistan Fundazioari 2013ko fondoetatik.
Irizar S. Coop  

autobusak eta autokar integralak ekoizten dituen enpresa bat da munduan. Goierriko herri txiki batean sortua, Ormaiztegin, gizartearekin duen konpromisoa nabarmentzen du bere misioak:

Gizartearekin dugun harremana errespetuzkoa, irekia eta parte hartzailea da. Gure hurbileko ingurunean parte hartzen dugu aberastasuna eta enplegua sortzen, eta hezkuntzan, kulturan eta kirolean parte hartzen dugu, baita ekintza solidarioetan ere. 

Irizar S. Coop-ek 15.000 euroko dohaintza egin dio Baltistan Fundazioari 2013ko fondoetatik. Holakoetan esan ohi denez, dirua hau oso ondo etorriko zaigu Hushe ibarrean abian ditugun proiektuak garatu eta Fundazioa bera ere indartzeko.

Baina hori baino gehiago esan nahiko genuke. Irizar puntako enpresa bat da autobusen ekoizpenean mundu mailan, baina lankidetza munduan, euskal gizarte eskuzabalean ere puntakoa izaten ere badakiela erakutsi digu. Baltistan Fundazioak une zailak bizi izan ditu azken bizpahiru urteetan mundu zabaleko beste hainbat erakundek bezala. Gure bazkideen eta dohaintza-emaile pribatu eta publikoei esker egoera irauli eta gaur inoiz baino indartsuago gaude xalotasunez eta umiltasunez gure lanarekin jarraitzeko.

Laguntza hauek guztiak, are eta arduratsuago, gardenago eta bihotz-zabalago bihurtzen laguntzen gaituzten eztenkadak dira.

Mila esker zeuei guztioi, eta une honetan bereziki, Irizar S.Coopeko bazkide, langile eta zuzendaritza organoei. Benetan.