Isabel Romero Rekalde aretoan

2016/04/06
Datorren apirilaren 26an, Baltistan Fundazioak antolatutako hitzaldia emango du Isabel Romerok Bilboko Rekalde aretoan.
Card image cap

Baltistan Fundazioak, 2015 urtean zehar islamofobiaren aurka antolatu zituen hitzaldi arrakastatsuekin jarraituz eta Islamari buruz jasotzen dugun mezu ezkorren aurka egiteko asmo berberarekin, apirilaren 26rako antolatu du Bilboko Rekalde aretoan ospatuko den 2016 urteko lehen hitzaldia.

Hizlaria Isabel Romero izango da. Isabel, Halal Institutoaren zuzendari nagusia, eta Espainiako batzorde Islamandarraren presidentea da.

Gainera, ondare historikoaren Espainiako komisio islamandarraren presidente ere bada. Isabel Romerok halalari buruz , zertifikazioei eta inguruko beste hainbat gairi buruz hitz egingo du.

Isabelen jarduera gertuagotik ezagutu nahi izanez gero, lotura honetan aurkituko duzun elkarrizketara jo dezakezu.