Jarduera berria Machuloko emakumeen Vocational Centerren

2012/01/19
Garai berri honetan, emakumeen formakuntzarako zentro berriak zabaldu dira. Baina, beste urrats bat ere eman da; izan re, Machuloko formakuntza zentroan, emakumeendako diru sarrera berriak izan daitezkeen jarduera berriak hasi dituzte.
Card image cap


2008a geroztik, FBF eta FIFBM erakundeek emakumeen Vocational Training Center-aren aldeko apustua egin dute Machulon. Garai honetan egindako jarduerak askotarikoak izan dira, eta 300 emakumek jaso dute teknika ezberdinen formazioa: jantzigintza, ingelesa, bordatua, frutak kamustea, mermelada eta zukuak egitea, etab.

Gainera, zentroak biltzeko aukera ere ematen die emakumeei batzarrak egiteko eta euren arazoak elkarbanatzeko. Osasuna, nutrizioa edo higienearen gainean, eurendako interesekoak diren gaiez hitz egiten dute. 

 

 VC5.jpg

1 Irudia: Emakumeek irailean urtero egiten duten mermelada.

Orain gutxi, Machuloko emakumeen Vocational Centerren gaineko ebaluazioa egin du FIFBM-eko taldeak: Alisha Akhon izan da ikasketa koordinatzailea eta Razia Mehdik datuak batu ditu analisia egiteko.
Ebaluazioa zentroan egin diren jardueren gainekoa izan da. Emakumeek egin dute jarduera horien gaineko balorazioa. Horietatik %88, 6ak positiboki baloratu du;%10ak aldiz,  erdi mailako balorazioa egin du.
Beraz, esan dezakegu, urte hauetako esperientziak inpaktu positiboa izan duela Machuloko emakumeen eta euren inguruan. Esan, urte hauetan ere Saling eta Thaliseko emakumeek zentroan jaso dituztela eskolak. 

VC8.JPG

2.Irudia: Matxuloko zentroan egindako jarduera berria.

Pasa den azaroan, artilearekin jarduera berri bat egin zen Machulon. Inguruan dagoen artilea ikusita, eta Baraheko emakumeen formazio zentroan jarduera hau egitea posible zela ikusita, aurrera egitea erabaki genuen. Azaroan bukaeran, Machuloko emakumeak Baraheko zentrora joan ziren esperientziak eta bakoitzak lortutako aurrerapenak partekatzeko asmoz.
Machuloko emakumeek artilea egiteko beharra badagoela ikusi dute; ondoren saltzeko eta etekin ekonomikoa eskuratzeko. 

VC1.JPG

3. Irudia: Barahko emakumeek Matxulokoei haiek egindako materialak erakusten.

FBF/FIFBM-ren babesari esker, emakumeen behar hau errealitate egitea posible izan da. Baraheko artile irakasleak Machuloko emakumeei erakusteko aukera izan du bi astez. 6 linai erosi dira Machuluko emakumeak lehenbailehen hasi daitezen.
Ekintza berriaren gaineko balorazio oso positiboa egin dute; izan ere, jarduera berria da, eta Baraheko esperientziak erakutsita, oso ondo atera zaie (Machulotik 30 minutu eskasera). Horregatik espero dugu Machuloko emakumeek ere etekinak lortzea.

VC6.JPG VC7.JPG

4. Irudia: Matxulora eramateko erosi den materiala.

Ibarreko herrietako emakumeak elkar ezagutzen dutenean, asko dute egiteko: esperientziak elkar banatu, garapena eskuratu, planifikatu… Hau eredu bat besterik ez da.
Elkarren arteko babesa ezinbestekoa da lurraren txoko honetan ere bizi proiektu berriak garatzeko.

 VC2.JPG 

5. Irudia: Matxuloko emakumeak haien artean jarduera berriari buruz hitz egiten Barah-ko zentroan.