José Ramón Madinaveitia gogoratuz.

2017/04/18
Apirilaren 27an Jose Ramon Madinaveitiaren omenezko “José Ramón Madinaveitia Foronda. Vocación de Servicio” liburuaren aurkezpena egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Liburuan Jose Ramonek Baltistan Fundazioarekin izan zuen harreman eskuzabala jasotzen da.
Card image cap

Apirilaren 27an Jose Ramon Madinaveitiaren omenezko “José Ramón Madinaveitia Foronda. Vocación de Servicio” liburuaren aurkezpena egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Liburuan Jose Ramonek Baltistan Fundazioarekin izan zuen harreman eskuzabala jasotzen da, zeinaren bidez Fundazioak Hushe Ibarrean egin zuen lehenengotariko projektua gauzatu zen: Hushe Ibaiko urak Machuluko goi auzoetara eramatea, hainbat lur-sail idor elikatzen zituen elurtegia ordurako desgartuta, garastatzeko aukerak eta uzta berriak berreskuratzeko bideak zabalduz. Irtenbideak, erraza eta eraginkorra, Lur lehorrak garastatzeko aukera baino zerbait gehiago eskiani zien Machuluko gizon-emakumeei.

Langintza honekin batera jakin zuten beste bizomodu mota bat posible zela, herrien arteko elkartasun harremanek onurak ekar zitzaketela, eta autoeraketa eta elkartasuna beharrezkoak zirela ordura arte mendi esparru mortu haietan pentsa ezinak ziren ongizate mailak lortzeko.

José Ramón Madinaveitia Foronda Gasteizen sortu zen. Ikasle bikaina izan zen harik eta Madrileko Bide, Ubide eta Portu Lanen Eskolan ingeniari gradua lortu zuen arte. SENER ingeniaritzan hasi zen lanean eta IMEBISAko (Ingeniería Metro de Bilbao SA) zuzendari gisa amaitu zuen bere lan-bizitza Bilboko metroko projektuaren egikaritzan. Itsa-lanetan berezitua Euskal Autonomia Erkidegoan lan ugari eta tamaina handikoak egin zituen, baita Algezirasen lan munduko kai-mutur handienetako bat, eta munduko beste hainbat herrialdetan, halanola Saudiar Arabia, Iran, Paraguaiko Errepublika, Indietako Kartagena eta Buenaventura Kolonbian, Nipeko badia Kuban eta Costa Ricako Puerto Limónen utzi zituen arrastoak bere lanen bidez.

Guk, Baltistan Fundazioarekin eta Hushe Ibarreko gizon-emakumeen bizitza duintzeko egin dugun ahaleginarekin izan zuen harreman desinteresatuagatik izango dugu beti gogoan. Horregatik izango gara 27an Bilboko Euskalduna Jauregian liburuaren aurkezpen ekitaldian gure Jose Ramoni gorazarre eginaz.