K-2 egitasmoa aurrera.

Gogor ari dira lanean Pakistaneko hiriburu desberdinetan MTA metodologia erabiliz ekintzailetza sustatzeko plataforma bat sortu nahi duten bi arduradunak, Shazia Maryam Skarduko neska gaztea eta Oihane Aizpurua oñatiarra.
Dagoeneko hainbat unibertsitate eta Berrikuntza zentrotan izan dira aurkezpenak egiten eta onarpena ezin hobea izan da, instalakuntzak eta beste baliabide batzuk eskaini dizkiete Baltistan Unibertsitateak, baita laguntza ekonomikoa ere. LUMS Universityn -Pakistaneko ospe handienekoa- ere izan dira eta Berrikuntza Zentroak martxoan antolatuko duen Entrepreunerial Summit-era gonbidatu dituzte.
Dagoeneko Hushe Ibarreko zortzi herriak ariko dira bisitatzen egitasmoaren berri banan bana emateko.
Beraz, gauzak ezin hobeto doazela esan genezake Mondragon Unibertsitatea eta Baltistan Fundazioak elkarrekin bultzatzen duten proiektu honetan.