K-2 proiektua

2020/03/04
2020ko otsailaren 21ean argitaratutako "K-2 egitasmoa aurrera" albistearen inguruko informazio gehiago eskaini nahi dizuegu. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantziatua izan den proiektu honek garapenerako lankidetza prozesu berritzaile eta hobe bat martxan jartzea dakar.
Card image cap

K-2 (A. Iñurrategi)

Helburu nagusia ibarreko biztanleek bertan zer egin behar den erabakitzeko ahalmena edukitzea da, beti ere ibarraren garapen orokor eta jasangarri bat lortzeko, eta beraien bizi baldintzak aldatzeko asmoz. Jada martxan den komunitatearen ahalduntze prozesu honek gizarte mobilizazio sistematiko bat dakar. Era berean, ibarreko ehundaka herritar eta hainbat eragile entzun beharko dira, baita eztabaidak sortu eta bideratu, beti ere gizarte berrikuntza plataforma bat helburu. Hainbat talde eta pertsonek parte hartuko dute, ibarraren etorkizunari buruzko diseinu orokor batzuk abiapuntu moduan hartuz, proiektu ezberdinen garapenera helduz.

Gure lana, prozesu hori sustatzean, antolatzean eta laguntzean datza. Horretarako, Basharat Alik tokian bertan lidertza eramateaz gain, gutxi barru langile berri bat bidaliko dugu hemendik. Aldi berean, metodologia parte-hartzailetan adituak diren ALC (Agirre Lehendakari Center) eta Pakistango PNUD-en (Programa Naciones Unidad para el Desarrollo) laguntza iraunkorra ere izango dugu.

Otsailaren 21eko albistean aipatzen zen bezala, proiektuak barnebiltzen du MTA metodologian oinarritutako ekintzailetza babestuko duen plataforma baten sorrera ere. Shazia Maryam-en lidertzarekin eta Oihane Aizpuruaren babesarekin, gazte ekintzaileen prestakuntza izango da helburua, gazte horiek plataforma komunitario berritzailean parte hartu dezaten baita. Atal honetan Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean dihardugu.