Kaniz Fatimaren esker ona, Hushe bailarako genero koordinatzailea, 7 urteko konpromisoa!

2012/03/28
Ni Machulo herriko, Hushe bailarako Kaniz Fatima naiz. Felix Baltistan Fundazioan 2005a geroztik dihardut lanean genero koordinatzaile gisa.
Card image cap

GKE batean lan egiteko zailtasunik handiena kultura eta gizartea dira. FIFBM erakundeak urtetan lanean dihardu garapen sozio-ekonomikoa bultzatzeko Hushe bailaran. Honen harira, FIFB, FBF-ren laguntzarekin batera, bailarako hezkuntza eta emakumeen egoera hobetzeko lanean dabil, Vocational Center proiektuaren bitartez. 

Iaztik, FIFBM-ek Vocational Center proiektua bailarako herrietara  zabaldu du. Modu honetan, emakumeen bizi baldintzak asko hobetu dira. Hala, janari hobea jaten dute eta gurasoek haurrak eskolara bidaltzeko aukera dute. 

Emakumeak komunitatearen garapenaren parte dira eta FIFBM-k bilerak egiten ditu emakumeen komiteekin eta gizarte mobilizatzaileekin hauen ahalmena indartzeko asmoz.  Ondorioz, FIFBM-k proiektu bat  abiatu du (WACAP) emakumeen formazioen eta tailerren bitartez. 

Egia da komunitatean hezkuntza ona izateko, hezkuntza jaso duten amak behar direla. Horretarako, FIFBM-k eta FBF-k neskak diren ikasleendako matrikulak eskaini nahi ditu eta aukeratuak diren neskei maila altuagoko hezkuntza eskaini nahi zaie beka bitartez.

FBF-k eta FIFBM-k egindako esfortzuaz, ehunka emakume daude egun joskintza, bordatu, seabuckthorn-eko mermelada tailerra, artilea eta antzeko kurtsoak jaso dituztenak. Horietako batzuek gainera, etxean euren negozio propioa dute.

sarai_4.JPG

Irudia 1: Kaniz Fatima Matxuluko dendan.

FIFBM-k Hushe bailarako emakumeen etorkizun oparoa ikusi nahi du, berdintasuna egon dadin bailaran.
Horregatik, FIFBM-k eskerrak eman nahi dizkie dohaintza egin dutenei eta emakumeen Vocational Center aurrera ateratzen lagundu dutelako. Aipatutako lana garatzako eta aurrera eramateko, ezinbestekoa izan da euren laguntza; baita Vocational Center zabaltzeko ere. Horren bitartez, bailarako emakumeak garapen ekonomiko eta soziala, lidertza, genero berdintasuna, parte-hartzea eta jasangarritasuna lortu dute.

Nik ere espero dut dohaintzan lagundu gaituztenek babesa ematen jarraitzea etorkizunean gure helburuak betetzeko. 

Pertsonalki, eta FIFBM-tik, uste dugu zuen ekarpenek etorkizuna aldatzen lagunduko digutela eta emakumeen bizi baldintzak hobetuko dituztela, 

Eskerrik asko!! Baksis!!