Little Karim Cristiano Ronaldorekin.

2018/04/16
Benetan bitxia Felix Foundation Baltistan-en atarian ikus daitekeen argazkia: Little Karim eta Cristiano Ronaldo bizkarretik helduta.
Card image cap

Little Karim Husheko zamaketari bat da. Agian ezagunena Pakistaneko Karakorum mendikateko gailurrak gainditzen saiatu diren espedizioek laguntzaile bezala izan dituztenen artean. Maitatua eta era berean miretsia, pertsona errespetatua da eta ahalmen fisiko ikaragarrien jabe nahiz eta garaiera oso txikikoa izan.

Little Karim Euskal Herrian izan da, bere lagun Juanjo Sansebastian, Jon Lazkano eta besteekin, eta Estatura egin duen bisitaldia aprobetxatu nahi izan du Zaragozan osasun-txekeo oso bat egiteko, Madrila, bere lagun Sebastian Alvarorengana joan aurretik.

Desnivel aldizkariko erredakzioan ere izan zen eta nola ez dakigula, beste kirolari handi batekin egin zuen topo Felix Foundation Baltistanen atarian

ikusi ahal izan dugunez. Bitxia da gutxienez, Little Karim eta Cristiano Ronaldo, kontraste handiko –tamainatik hasita- bi pertsona hauek elkarri helduta ikustea. Masen idoloa argazkian goi mendietako zamaketari umil baina handi batekin. Kontrasteak nabarmenak dira argazkitik hasita. Little Karimi buruzko informazio gehiago nahi baduzue ondoko loturetan sakatuz aurkituko duzue.

 

https://www.heraldo.es/noticias/deportes/2018/03/11/el-hombre-que-hacia-brillar-los-alpinistas-1229344-307.html

http://www.desnivel.com/cultura/little-karim-este-lunes-en-la-libreria-desnivel

www.dawn.com/news/1114014