Little Karim Skarduko ospitalean.

2017/02/23
Felix Foundation Baltistaneko webgunearen bidez jakin dugu Abdul Karim (Little Karim), Hushe Ibarrak eman duen zamaketari eta mendizale mitikoa, gaixorik dela eta Skarduko ospitalera eaman behar izan dutela.
Card image cap

Beti besteentzat lanean kontaezinak diren balentriak egin zituen bere denboran;esaterako K2an Jerzy Kukuczkarentzat lanean ari zela oinarrizko kanpalekutik (5.100 m. ) 8.100 metrotara materiala karriatzen egun bakarrean hiru aldiz igo zuenekoa, edota surf taula bat bizkarrean (Guztira 24kg.) Gasherbrum IIra igo zenekoa jaitsieran surfeatzen hil zen frantses bati laguntzen.

Euskal Herritik Karakorumera joan diren mendizale guztiek, eta baita mundu zabalekoek, ezagutu dute Hushe herriko gizon ttiki umil eta ausarta.

Honen inguruko berririk nahi baduzu jo Felix Foundation Baltistan erakundeko webgunera

.