Machuloko Munawar eskolako 2013ko emaitza akademikoak.

2014/04/26
372 neska-mutiko matrikulatu ziren 2013an Machuloko Munawar eskolan. Hauetatik 204 neskatxa eta 168 mutiko. Ikasturtea 169 (%83)neskek eta 128 (%76) mutikok gainditu zuten.
Card image cap

372 neska-mutiko matrikulatu ziren 2013an Machuloko Munawar eskolan. Hauetatik 204 neskatxa eta 168 mutiko. Ikasturtea 169 (%83)neskek eta 128 (%76) mutikok gainditu zuten. Azpimarratu behar dugu azken azterketak kanpoko irakasleek egin eta zuzentzen dituztela eta ondorioz emaitzak sinesgarriak eta oso objektiboak direla.

Arrakasta portzentajeak oso altuak dira eta ondorioz ibarreko hainbat eskolek bat egin nahi izan dute Munawar eskolako ereduarekin. Hauek dira: Salingo Uniq Public School, Marzi Goneko Meer Aliwa Public School, Kandeko Amin Brakk School, Husheko Mashabrum Public School eta Khaneko Governement Middle School.

Aipatu behar dugu eskolen izenarekin lotutako public hitzak, gizarte ekimeneko eskolak direla esan nahi duela, eta ez guk pentsatuko genukeen legez estatuak sortu eta finantzatutako eskolak.