Machuloko Munawar eskolako (Hushe ibarra, Pakistan) nesken matrikulak ordaintzeko kanpaina: aldikako bigarren jakinarazpena.

2014/01/23
Hasteko mila esker zuen laguntzagatik. Gogoan izan kanpaina honen helburua, Munawar eskolako neskatila eta mutiko umezurtzen edo baliabiderik gabekoen matrikularen kostua ordaintzea dela.
Card image cap

Hasteko mila esker zuen laguntzagatik. Gogoan izan kanpaina honen helburua, Munawar eskolako neskatila eta mutiko umezurtzen edo baliabiderik gabekoen matrikularen kostua ordaintzea dela.

Behin lehen helburua lortuz gero, gure ereduarekin lanean ari diren beste eskola batzuetako neska eta umezurtzen kostuak ordaintzeari ekin nahi diogu haurren hezkuntza eskubide unibertsal bihurtuaz joan dadin ; 17.500 euro ezinbestekoak dira gure aurtengo helburu guztiak lortzeko.

Urtarrilaren 20an 5.250 euro lortu ditugu, behar dugunaren %30 eta lehenengo txostenean iragarritakoaren (2.800) ia bikoitza.