Malala Yousafzai eta Kailash Satyarthi, 2014ko Bake Nobel sariak.

2014/10/10
Azken urteetako bakearen Nobel saridunen zerrendak kezka bat baino gehiago sor arazi ditu. Ez ditugu hautatuen izenak aipatuko. Aurtengo aukeraketak berriz, beste aldarte batekin utzi gaitu.
Card image cap

Azken urteetako bakearen Nobel saridunen zerrendak kezka bat baino gehiago sor arazi ditu. Ez ditugu hautatuen izenak aipatuko. Aurtengo aukeraketak berriz, beste aldarte batekin utzi gaitu.

Mundu zabalean asko dira bakearen alde ari direnak, edo txirotasunaren edota analfabetismoaren aurka borrokatzen ari diren militanteak; denek merezi dute sari hau. Hala ere, nesken hezkuntza eskubidearen alde borrokatu eta ia bizitza utzi duen hamazazpi urteko neska pakistandarrak eta haurren eskubideen alde urteetan lanean aritu den militante indiarrak sari hau partekatzeak aspaldian entzun dugun albiste pozgarrienetakoa da. Hautaketa klabe politikoetan irakurri duenik ere ez da falta. Neska pakistandar musulmana eta indiar gizon hindua elkarrekin saritzea, munduan txiro dimentsioaniztun gehien duen eskualdea eta aspaldian ezkutuko edo ageriko gerla bat baino gehiago jasaten ari den jendarteari aitortza publiko bat egin nahi izan zaio horien arabera. Horrela bada horrela bedi; baina gaur ez beste batzuetan bezala, gogoz txalotu behar dugu epaimahaiaren erabakia.