Mikel Alonsoren erakusketa Gasteizen.

2016/10/21
Gaur, urriaren 21, Mikel Alonsoren "Karakorum" argazki erakusketa inauguratuko da Gasteiz eta azaroaren 12ra arte izango da ikusgai Hurrengo lerroetan Vital Fundazioak, erakusketaren antolatzaileak, bidalitako prentsa oharra argitaratzen dugu.
Card image cap

Gaur, 2016ko urriak 21ean – Vital Fundazioaren Gasteizko Luis de Ajuria Aretoan, ‘Karakorum’, Mikel Alonso euskal argazkilariaren erakusketa inauguratuko da. Erakusketa horretan, Hushé haranean (Pakistán) bizi diren herritarren paisaia eta bizitza erretratatzen ditu, 6.000 metrotik gorako munduko mendi-kopuru handiena duen leku magikoa eta planetako zenbait ‘zortzimilatara’ iristeko derrigorrezko pasabidea.

Baltistan Fundazioa GKEk antolatu du erakusketa hori eta azaroaren 12ra arte izango da irekita, ikusgai. 30 argazkik osatzen dute erakusketa, batzuk neurri handikoa, 180x120 cm-ra ere iristen dira eta. Irudiak eta erretratuak dira, batez ere emakumeak eta neskak euren etxeetan, kalean edo eskolan, Hushé haraneko zenbait herrixkatan eginak, Karakorum-en. 3.000 metroko altueran kokatuta dagoen eta oso-oso gogorra den leku horretara iritsi zen Alonso 2014ko irailean, Baltistan Fundazioaren eskutik.

Garapenerako lankidetzarako Euskadiko GKE horrek 15 urte eman ditu lanean, eskualde horretako herritarrei gizonentzako eta emakumeentzako garapen ekonomiko eredu jasangarria eta bidezkoa kudeatzeko beharrezko gaitasunak eta azpiegiturak emateko ahaleginean. GKEk, Alonsoren hitzetan “duela hainbat urtetik hona elkartasun lan garrantzitsua egiten du adin txikikoen eskolaratzean, genero berdintasuna sustatzeko”. ‘Karakorum’ Luis de Ajuria Aretoan izango da ikusgai (Posta 13-15, 1. solairua, Vitoria-Gasteiz) azaroaren 12ra arte, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era, eta igande eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Sarrera doan da.