Mikel Alonsoren erakusketaren irekiera ekitaldia.

2015/12/03
Gaur, abenduaren 3, egin da Mikel Alonsoren Karakorum erakusketaren irekiera ekitaldia.
Card image cap

Gaur, abenduaren 3, egin da Mikel Alonsoren Karakorum erakusketaren irekiera ekitaldia. Hushe Ibarra, bertako bizimodua eta pertsonak gaitzat dituen erakusketa honek urtarrilaren 10era arte iraungo du zabalik Bilboko Rekalde zumarkaleko Rekalde Aretoan.

Erakusketa Mendi Film Festivalarekin lankidetzan antolatu da eta Hushe Ibarreko eskoletako finantzazioa ziurtatzeko erabiliko da, bai argazkien salmenta bidez, bai 50 euroko bonoak salduaz.

Gogoan izan 50 euroko bono bat erosiaz neska baten urteko matrikulazio gastuak ordaintzen dituzula haur eta lehen hezkuntzako eskoletan.