"Mila esker!" Hushé bailaratik.

2012/01/05
Dohaintza-emaile, boluntario eta gure kanpainan “50 eurorekin haur bat hezteko nazioarteko kanpainan” elkarlanean aritu direnentzako esker oneko gutuna.
Card image cap

Baltistanetik, glaziarren, ibaien eta mendien lurraldetik, “Salam aleikum”!

Zuetako askok ezagutzen nauzue dagoeneko, Basharat Ali naiz, Hushe-ko ibarreko ordezkaria;  Felix Iñurrategi Fundazioko hezkuntza programako zuzendaria eta managerra Hushe-ko haranean.
Aukera hau aprobetxatu gurako nuke mundu osoari bere babesa eskertzeko. Bereziki, Euskal Herriko herritarrei eskertu gura diet Espainian Fundazioari eman dioten babesagatik. Hushe-ko haranari sekulako ekarpena egiten diote-eta.
Pertsonalki bermatu dezaket euren inbertsio osoa gure hezkuntza proiektura bideratua dagoela. Kanpaina honen arrakastak, haurren bizitza kalitatea aldatzeko, hobetzeko balioko du.
Dakizuen moduan, Fundazioa Husheko haraneko herritarrek dituzten mugak gainditzen saiatzen da: analfabetismoa, kalitatezko hezkuntza jasotzeko mugak eta 21. mendeko bizitza batek dituen oinarrizko beharrak. Mugak gainditzeko, gakoa, gazteei zuzendutako hezkuntza egokia da.
Dohaintzan emandako 50 euro horiekin, haur bati, urtebeteko eskolaratzea bermatu zaio.
Urtero, Hushe-ko harana zeharkatzen duten mendizaleek eta turistek, Baltistango naturaz eta Baltoro glaziarraz gozatzeko aukera dute. Joan direnean aldiz, negua dator eta udako goxotasuna eta epeltasuna desagertu egiten da. Bien bitartean, haurrak haranean jarraitzen dute, izozte eta elurtearen denboraldi gogorrena igarotzen babes egoki gabe.
Zorionez, gure atzerriko lagun berriek, euren herrialde garatuetara itzultzen dira eta mendian, glaziarrean eta ibaietan bizitako, pasatako istorioak kontatzen dituzte. Horren zorionekoak ez diren, Hushe-ko herritarren, haurren, familien hitzak zabaltzen dituzte. Horrela, bi kultura guztiz ezberdinen arteko elkartasuna zabaldu eta garatzen da: zamaketarien eta eliteko eskalatzaileen arteko elkartasuna, alegia.
Horregatik, beste behin, eskerrak eman nahi dizkiet erakutsitako elkartasunagatik eta babesagatik; eta eskatu nahi diet orain ez gelditzeko! Hau irakurtzen duten guztiei deia egin nahi diet mezua zabal dezaten: e-postaz, webgune bitartez, iragarki bidez, ahoz aho…
Mesedez, jarraitu lanean munduak izan dezan Husheko haraneko hezkuntza  proiektuaren kanpainaren berri.
Nire eskerrik eta desiorik onena,


Basharat Ali,
Hushe-ko haraneko hezkuntza programako zuzendaria,


FIFBM
26/12/2012