Mola Dad Shafa Etxebarrin.

2016/02/01
Mola Dad Shafak hitzaldia eman zuen Etxebarrin Gilgitera abiatu aurretik.
Card image cap
Mola Dad Shafak amaitutzat eman du Euskal Herrian egin duen egonaldia eta Gilgit aldera abiatu da. Hainbat hitzaldi eta bilera izan ditu lan agenda trinkoan eta horietako bat Etxebarrin izandako topaketa izan da. Herriko udalaren webgunetik jaso dugunez, Baltistan Fundazioarekin egiten ari den lanaren berri eman zuen, Islama gerra baino bakea dela adieraztearekin batera. Hemen duzue udal webgunean argitaratutako albistea.

Orain Mola Dad Gilgiten da bere taldearekin batera Hushe Ibarreko Plan Estrategikoari azken ukituak emateko eginkizunetan, izan ere Ibarreko biztanleen ordezkariekin batera, ardatzak, helburuak eta estrategiak adostea baino ez zaie geratzen.

Espero dugu laister gure esku artean izatea Ibarreko Plan Estrategikoa.