Mondragón Unibertsitatea Pakistánen

2012/05/18
Arrasateko Goi Eskola Politekniko eta Felix Baltistan Fundazioaren arteko elkarlana aurrera doa. Aurtengoan, Hushe bailarako komunen eta sukalde/berogailuen disenua hobetzeko proiektua burutu da.
Card image cap


Eskola politeknikoko diseinuko proiektu amaierako Nahia Belloso ikasleak urte bete iraun duen diseinu prozesua aurrera atera du. Helburua baltien higienea hobetzeko aurrerapausuak ematea izan da. Komunitateko emakumeen eskaerari erantzunez, fundazioko osasun eta azpiegitura taldeak “bio-eraikuntzan” eta “teknologia egokietan” oinarrituriko bi prototipo eraiki ditu.

 

NAHIA3

1.Irudia: Estufa eraikitzen.

Alde batetik Rocket berogailuan oinarrituriko sukalde berri bat diseinatu eta eraiki da. Janaria sukaldatzeko zein etxea berotzeko ahalmena du sukalde honek. Gainera tenperatura altuko barne errekuntzari eta bere inertzia termiko haundiari esker, egur kontsumo urriko estufa dugu hau.

 

NAHIA4

2.Irudia: Estufa.

Estufa honi esker, baltiek (eta gehienetan emakumeek) egur gutxiago garraiatu beharko dute inguruko mendietatik etxera; eta era berean, egunero arnasten duten sukaldeetako ke beltzak desagertuko dira, sukaldeetan daude ume eta emakumeen bizi itxaropena areagotuz.


Kumunari dagokionez, hondakin bereizkiko kumun lehorra instalatu da, eta era berean uraz garbitzeko aukera ematen duena. Egun dauden infekzio kopuruek larriturik burutu dugu proposamen hau. Eraiki den komun lehorrak hondakin likidoak biltzeko eta arazteko sistema du, berauek baitira epatitisa bezelako gaitzak kontagia dezaketenak. Ondakin solidoak ordea 6 hilabetez gordetzen dira depositu bikoitzeko gordailuan, ondoren konpost gisara erabili ahal izateko.

 

NAHIA5

3.Irudia: Komun lehorra.


Aurtengo kolaborazioa azken txanpan aurkitzen da, orain Nahia Belloso ikasleari diseinu prozesuaren liburuxka burutzea geratzen delarik.