Laguntzaile gehiago dauzkagu!

2012/02/08
Monica Ariñok eta Marck Cainesek Khaney-ko hezkuntzarako hobekuntza babesten dute

2011ko abuztuaren 26an Basharat Alik oso pozik idatzi zigun esanez bikote batek, neska  espainiarrak eta mutil ingelesak, Hushe-eko haranean treeking bat egin ostean, eta Khaney-ko biztanleekin kontaktuan jartzean, hango eskolak bisitatu eta gero, Fundazioa bisitatzera joan zirelako Machulora. Han hezkuntza eta gainontzeko esparrutan egiten ari diren lanak bertatik bertara ezagutu zituzten. Han egonda, Khaney-ko eskolako hezkuntza hobetzen lagundu nahi zutela adierazi zuten.

Monikak gaur jakinarazi digu 2000 euroko diru-sarrera egingo duela kalitatezko irakasle batek eskolak eman ditzan 3 hilabetez ikastetxe honetan. Ingalaterran bizi da bikotea, baina eredu hau mundu osora zabaldu daiteke. Orain, mendebaldean, “krisi” egoeran gaude eta gobernuak eta administrazio publikoak diru-laguntzak murriztu dituzte. Monica eta Marcken adibideei esker, gure proiektuek aurrera egin dezaketela sinestarazten dute.

Euren moduko jende gehiago behar dugu.

Baina ez dira bakarrak: Clare  Erresuma Batuan, UK, Ester Guadalajaran, Gerlinde eta Ralf Austrian, eta Husheko haranean haurren eskolaratze kanpaina babesten duzuen guztiak.

Eredua zabaldu dadila!