Mungialdearantz goaz!

2012/01/12
Mungian urtarrilaren 24tik otsailaren 13ra arte egongo gara. Bertan, “elkartasunean mendia bide” izeneko erakusketa egongo da ikusgai Mungiako Kultur etxean, Mungiako udaletxearen eta FBFren eskutik.
Card image cap

Erakusketa honetan, tamaina handiko argazkiak egongo dira, zeinak bertako jende eta inguruneak erakutsiko dituzten, FBFk bere laguntzak posible egiten dituen lekuari buruzkoak, Hushé bailara hain zuzen ere, Pakistanen kokatzen dena, Karakorum mendizerraren azpikaldean. Bertako egoera gogorra islatu nahi duten argazkiak dira, beti ere, irribarrea galdu gabe.

 

Gainera, otsailaren 2an 19.00etan, FBFk hitzaldi bat emango du Mungiako Torrebilella Kultur etxeko areto nagusian, bertan, fundazioa eta gure lanari buruz hitz egingo da. Euskal mendizaleen eta bertako biztanleen adiskidetasunetik abiatutako proiektua dela azalduko da, eta aurtengoan hamar urte betetzen dituela. Gaur egun Fundazioak  bailarako garapen iraunkorreko proiektuak ditu helburu, giza garapena bultzatuz eta  beren erabakiak errespetatuz, “ Zortzimilakoak harri eta elur baino gehiago dira” lelopean.