Munitibarren bisita gidatua

2012/01/05
Abenduaren 29an, Munitibarreko udaletxeko hirugarren pisuan Felix Baltistan Fundazioak Hushé bailaran egindako ibilbide eta lanari buruzko bisita gidatu bat antolatu zen. 19 pertsona agertu ziren Munitibarreko euskara departamentuak eta FBFko nekazaritzako sailak antolatutako hitzaldira.
Card image cap

Munitibarreko herriak “elkartasunean, mendia bide” izeneko FBFk jarritako erakusketa disfrutatzeko aukera izan zuen, bertan, Hushé bailarako gizon eta emakumeek jasaten dituzten bizi baldintzak ikusi dituzte. Bisita gidatuan irudi hauek hitzez azaltzeko aukera egon zen. Hara gerturatu zirenen artean atentzioa deitu zuena emakumeen lan balditza gogorrak zelakoak ziren bai nekazaritza arloan eta bai etxean izan zen; gainera, albretxikoen lehorketa, zein diren bertako haziak eta haien jatorria, zeintzuk diren Fundazioak bertan garatzen dituen proiektuak azkeneko 10 urte hauetan...e.a.-ari buruzko galderak egiteko aukera izan zuten.

 

munitibar 2012-12-2909.JPG


Hainbat bideo ere emititu ziren, bertan hezkuntza sailak garatzen ari duen proiektuari buruz eta emakumeen bizi baldintza gogorrei buruz ere hitz egin zen. Bertako etxe bat simulatzen duen maketa bati esker ( UPV-EHUko ikasleek eraikia) haurrek bailarako etxeak nolakoak diren ikus zezaketen, eta jende helduagoak Munitibarreko bizitza ruralaren antza hartu zion.

munitibar 2012-12-2902.JPG

Jarduera hau “chai” batez lagunduta izan zen (Pakistaneko edari tipiko bat). Munitibarreko udalerrria bailarako haur, emakume eta gizonen errealitateruntz hurlbildu ditugu; baldintza estremoak jasan behar dituztela, batez ere neguan, bertako tenperaturak 22 gradu 0 azpiraino irits daitezkeelako.

munitibar 2012-12-2907.JPG