Neguko eskolak bultzatzeko hitzarmena Andoaingo Udalarekin.

2015/02/06
Urtarrilaren 23an izenpetu zuten Baltistan Fundazioko ordezkariak eta Andoaingo udalekoak, neguko oporretako laguntza ikastaroak eta bigarren mailako neguko bekak ordaintzeko hitzarmena.
Card image cap

Urtarrilaren 23an izenpetu zuten Baltistan fundazioko ordezkariak eta Andoaingo udalekoak, neguko oporretako laguntza ikastaroak eta bigarren mailako neguko bekak ordaintzeko hitzarmena.

Hitzarmenaren bidez Andoaingo udalak 5.500 euroko diru-laguntzak eskaintzen ditu beharrezko bi jarduera horiei neguan eusteko, abendutik martxora arte, eskolak eta bizitza bera geratu egiten direlako Hushe ibarrean eguraldi baldintza muturrekoek eraginda.

Sasoi horretan irakasle asko formazio saio berezietara jaisten dira eta eskola batzuk zabalik mantentzen ditugu asko baitira laguntza behar duten haurrak, eta ez hori bakarrik, eskolako berotasunean etxeko hotzean baino hobeto egingo direlako ordu batzuk bederen.

Andoaingo udalak, beste emaile batzuekin batera, posible egiten du bi ekimen hauekin (ikasle eta irakasleen prestakuntza saioak) neguan aurrera egin ahal izatea. Ikasleen saioei dagokionean eta Marzigoneko eskolako datu zehatzen faltan, 2014an matrikulatutako 916 ikasletatik 340 dira neguko eskoletara joaten direnak, 48 irakasleetatik 23, eta zortzi ikastetxetatik bost dira egitasmo honekin bat egin dutenak