Nepalen gure laguntza behar dute.

2015/05/15
Nepalen bata bestearen ondotik izan diren lurrikarek, munduko erresuma txiroenetariko bat (Nepal 145. da sailkapenean eta Pakistan 146.) ezagutu duten mendizale trekinzale eta oro har turista guztien kontzientziak astindu dituzte.
Card image cap
Nepalen bata bestearen ondotik izan diren lurrikarek, munduko erresuma txiroenetariko bat (Nepal 145. da sailkapenean eta Pakistan 146.)

ezagutu duten mendizale trekinzale eta oro har turista guztien kontzientziak astindu dituzte.

Hondamendiak herrialde osoa lurperatu du eta sortutako anabasak, herritarrak, elikadura, ur, komunikazio eta bizitzeko beharrezkoa diren gutxienekoak gabe utzi ditu. Laguntzak gure Fundaziora ere iritsi dira eta bazkideek 2.500 euroko dohaintzak egin dituzte. Fundazioak beste 500 jarri ditu, eta 3.000 euroak Fundación Montañeros por el Himalayak

zabaldu duen kontuan sartu ditu.

Diru-laguntzak aipatu Fundazioko BBVAko ES12 0182 0300 1502 0155 2754 kontuan sar daitezke. Fundazioa duela urte batzuetatik ari da lanean Katmandutik, eta mendi-baserrietako haurrei bizitza hobe bat eskaini nahian ari da, efikazia, lurraldearen ezagutza, esperientzia eta zintzotasuna ezaugarri nagusi dituelarik. Guztioi dagokigu Nepaldarrei esku bat botatzea egoera latz honetan.