Neska eskolatu gehiago Hushe ibarrean ikasturte hasierarekin.

2015/03/04
Neguko izotzak eta elurrak desagertu gabe oraindik, 2015eko ikasturteari hasiera eman diote Munawar eskolan eta bere metodologia eta programekin bat egin duten beste ikastetxeetan.

Neguko izotzak eta elurrak desagertu gabe oraindik, 2015eko ikasturteari hasiera eman diote Munawar eskolan eta bere metodologia eta programekin bat egin duten beste ikastetxeetan.

Hasiera ezin da itxaropentsuagoa izan da guretzat, 520 neskaren ikasketak ordaintzeko helburu genituen 26.000 euro batzetik gertu gaudelako. Zehazki, 5.000 euro inguru beharko genituzke, eta martxoan zehar biltzea espero dugu geroz eta gehiago zareten eta geroz eta gehiago laguntzen gaituzuen bazkide, bono erosle eta kolaboratzaileei esker.

Lorpen ekonomikoa oso garrantzitsua izanda ere, pozgarriagoa da jakitea agian kopurua ez dela nahikoa izango, espero baino neska eta mutiko gehiago matrikulatuko direlako aurten. Familiak euren seme-alaben hezkuntza zinez baloratzen hasi direnaren seinale, eta hau dahain zuzen, Baltistan Fundazioan egiten dugun lanak izan dezakeen saririk handiena.

Epe laburrean ikasturte hasierari buruzko informazio gehiago emateko aukera izango dugula uste dugu: eskolak, ikasleak generoaren arabera banatuta, berdin irakasleak, eta noski, behin betiko kopuruak eta euren banaketa eskolaz eskola.

Zure ekarpena egitea azken unerako utzi baduzu, anima zaitez eta izenpetu bono bat honako kontuen bidez:

• KUTXABANK: ES40 2095 0000 71 9103522251

• LA CAIXA: ES39 2100 3885 12 0200088018