Peshawarreko sarraskia salatzeko egin ezazu bat Avaazekin

2014/12/18
Avaazek, munduko herritarrek bultzatutako ekimen politikoak biltzen ditu, erabakitze prozesu globalen barruan komunitate globalen online mobilizazio aukerak pizteko eta bultzatzeko asmoz.
Card image cap
Avaazek, mumduko herritarrek bultzatutako ekimen politikoak biltzen ditu, erabakitze prozesu orokorren barruan komunitate globalaren online mobilizazio aukerak pizteko eta sustatzeko asmoz. bere azken ekimena, Peshawarreko ikastetxe batean 100 neska-mutil baino gehiagoren aurkako sarraskia salatzeko kanpaina da.

Avaaz da erakunde bat, teknologia berrien erabilpenari esker, dugun mundua eta nahiko genukeen munduaren artean dagoen amildegia gainditzeko kontinente guztietako herritarrak mugi arazteko gai izan dena.

Avaaz hitzaren esanahia “ahotsa” da europar, asiar eta Ekialde hurbileko hainbat hizkuntzatan. Zure ahotsa krimen honen aurkako garrasi bihur dadin gonbitea luzatzen dizugu, neska eta mutikoek ikasteko duten eskubidea garatzeko eskaera globala gauza dadin.

Bultza ezazu kanpaina hau.