Bisita gidatua Munitibarren.

2011/12/23
Abenduaren 29an 19.30etan Munitibarreko Udaletxean, 3.solairuan, FBFri buruzkoa.
Card image cap

Munitibarreko euskara zerbitzuak bultzaturik, Felix Baltistan Fundazioaren hitzaldi gidatua izango da Udaletxeko hirugarren solairuan Abenduaren 29an arratsaldeko 7:30 etan.
Dagoeneko bertan da Pakistani buruzko erakusketa, baina oraingo honetan ordea, bixita  gidatu bat proposatzen die entzule eta parte hartzaile guztiei.
Felix Baltistan Fundazioak Karakorumeko Hushé bailaran egiten duen lana izango da entzungai, bertako pertsonen bizimoldea, nekazaritza ohiturak, hezkuntza sistema eta emakumeen egoera azaltzea da honen xedea.
Euskal mendizaleen eta bertako biztanleen adiskidetasunetik abiatutako proiektua da eta aurtengoan hamar urte betetzen dituena. Gaur egun Fundazioak  bailarako garapen iraunkorreko proiektuak ditu helburu, giza garapena bultzatuz eta  beren erabakiak errespetatuz, “ Zortzimilakoak harri eta elur baino gehiago dira” lelopean.

Hitzaldi gidatu honetan beraz, bertako errealitatea ezagutzeko aukera izango dute gerturatzen direnak, era berean bertako zapore esanguratsua duen “chai” edo te dastaketa eginaz.