Ringchan: emakumeak ekintzailetzara bidean

2020/07/21
Covid-19-aren ondorioz atzerapen piskat izan duen arren, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen duen Ringcham generoko proiektua martxan jarri da.
Card image cap

Ibarreko emakumeak

Ondorengo 18 hilabetetan Hushe Ibarreko emakumeek formakuntza saio ezberdinak jasoko dituzte. Hasierako fase batean giza eskubideen eta ahalduntzearen inguruko formazioa jasoko dute, bigarren fase batean artisautzako produktuen, puntua egiteko edo norbere garbiketako formazio saioei tartea egiteko. Guzti honen helburua ekintzailetza eta produktuak merkaturatzeko kooperatiba bat sortzeko helburuaz.

Alor teknikoa, gai hauetan esperientzia zabala duen, Hunza Ibarreko WAFA emakumeen elkarteak eskainiko du.

Aldi berean, proeiktuen kudeaketan esperientziadun emakumea den Skarduko Perveen Muhammed izango da ekintzok koordinatzeko eta coach lanak egiteko arduraduna.

Horrez gain, bere ardura izango da baita ere komunitatean emakumeen mobilizazioa sustatzea, ibarrean eman daitezkeen gizarte mugimendutan emakumeen parte hartzea bermatzen saiatzeko, eta era berean horrek etorkizuneko Gizarte Berrikuntzarako Plataforman lekua izan dezan.