Shamshair Alik: "Mila esker!"

2012/01/26
Shamshair Ali naiz , Feix Iñurrategi Baltistan Machulo Fundazioko koordinatzaile nagusia eta Hushe Valley-ko (Machulo) ordezkaria: Ibarreko egoera sozio-ekonomikoa hobetzeko asmoz, lanean zuzenean edo zeharka diharduten guztiei nire esker ona azaldu nahiko nieke.
Card image cap

Nire bizitzako zatitxo bat eta bizitako esperientzia zuekin konpartitu nahiko nuke: nire aita analfabetoa zen eta eskolara bidaltzen ninduen Gobernuko funtzionarioa gisa, edo bestelako lanbide on bat lortzeko esperantzarekin. Etorkizun on bat izateko asmoz. Skarduko eskolan, 1993an batxilergoa bukatu nuen,  nire etxetik 120 kilometrora eta inolako garraiorik izan gabe. Esan dezaket ibarreko bigarren edo hirugarren lizentziatua nintzela.
Baina, hezkuntzaren kalitatea oso eskasa izan zen. Zazpi urtez aritu nahiz Gobernuan lana bilatu nahian, baina ezin izan dut bilatu eta nire gurasoen itxaropena eta etorkizun oparoa itzaliz joan da. Oso sentsazio txarra izan nuen jasotako hezkuntza kalitate kaxkarragatik eta berehala ohartu nintzen, kalitatezko hezkuntza bati esker, zure familiaren etorkizuna aldatu dezakezula. Ibarrean badaude adibideak.

Horren ostean, BANOArekin lanean hasi nintzan turismoko gia moduan eta Euskal Herriko eskalatzaile ospetsuekin harremanak egin nituen. Ureztatze sistemarekin edo eskalada eskolarekin arazoak izan genituenean, gure lagunek babes handia eman ziguten. Geroago, hezkuntzarako laguntza eskatu diegu eta Hushe-ko ibarrerako hezkuntza sistemaren epe ertainerako proiektuarekin lagundu digute. Egun, irakasle titulua eta lizentziatura dutenak asko dira urte gutxian.  Diruz eta pertsonen ekimenez lagundu digute.
Emakumeak debekatuta zuten hezkuntza, baina FBF-ren tasa ordainketei esker, emakume asko batxilergoa eta lizentziatura bukatzen ari dira. Neskatilen matrikulazioa haziz doa. Hauxe da inbertsioaren emaitza.
Beraz, gustatuko litzaidake bermatzea dirua, modu zuzenean erabiliko dugula eta behar duten pertsonek jasoko dutela etorkizun oparoa izan dezaten euren familiarekin batera.
Dohaintza egin duten nazioarteko zein nazio mailako kideei kanpaina hau zabaldu dezatela munduan barrena eskatu nahiko nieke.

Shamshair Ali,

Feix Iñurrategi Baltistan  Machulo Fundazioko koordinatzaile nagusia