Syeda Sakinaren eredua

2011/12/30
Syeda Sakinak, 2009an jaso zuen batxilergoan ikasten jarraitzeko beka, Husheko ibarretik kanpo. Bera, familiarekin Thalisen bizi zen eta ez zen inoiz ibarretik kanpo atera.
Card image cap

Aurten, 2011n, familia etxea guztiz suntsituta geratu da abuztuko lur-jauzien ondorioz. Familia asko dira euren etxeak, lurrak, uzta eta fruta arbolak suntsitzen ikusi dituztenak. 

P9200028.jpg

1go Irudia: Syeda beka jasotzen.

Skarduk, herriko Women Girls College-en ikasten jardun du orain arte, eta batxilergoa bukatu dutenen artean, lehena izan da eta kalifikaziorik onenak izan ditu. Gilgit hiriko nazioarteko Karakorum Unibertsitateko sarrerako proban ere lehena izan da. Baina, Basharat Alik kontatu digunaren arabera, Karakorum Unibertsitateko burokraziak eta administrazioak beste neska bati eman dio lehen postua. Hau, FBFren eskutik beka dutenenek jasaten duten egoeraren adibide bat besterik ez da. Berdina gertatzen da baldintza kaxkarretan bizi direnek kalifikazio edo nota altuak lortzen dituztenean ere. Eta Basharat Alik, Husheko hezkuntza arduradunak dioen moduan, adimendunek Husheko bailara aldatu eta hobetu dezakete. Inpresio eta poztasun handia eragin zion jendearen errendimendua altua zela ikustean.

Basharat

2. Irudia: Basharat Ali.

Lanaren fruitua da, 2007a geroztik egiten ari den lanaren emaitza da. Syeda Sakina moduko jendeak Husheko haraneko biztanleen bizi baldintza hobetzen lagundu du. Etorkizun hobeagoa, desberdina ikusten laguntzen du.

Gure esker ona Bizkaiko Foru Aldundiari eta  Etxebarriko udalari goi mailako ikasketen beka programa martxan jartzen laguntzeagatik.