Tolosarrek diru ekarpen garrantzitsua Baltistan Fundazioarentzat

2020/01/23
Atzo, urtarrilaren 22, Tolosako Leidor aretoan, herriko hainbat elkartek Gabonetan Baltistan Fundazioaren izenean egindako diru-bilketen emaitzak eman zizkieten fundazioko ordezkariei ekitaldi polit eta parte-hartzaile batean
Card image cap

Ohikoa da Tolosan Laskorain Ikastolak Merkatu Txikia antolatzea Gabonero eta ekimen horretan irabazitako diruak hainbat gobernuz kanponko erakunderen artean banatzea, tartean Baltistan Fundazioa.

Azken jaietan, Aralarko adiskideak eta Zumardia Elkartea, hauek ere Tolosakoak,  batu zaizkie euren ekintza bereziekin, Baltistan Fundazioak Hushe Ibarrean abian dituen lan lerroei bultzada bat eman asmoz.

Diru-emaitza, 10.000€koa izan da guztira, eta atzo (urtarrilaren 22an) Tolosako Leidor zineman egindako ikuskizun batean eman zitzaizkien Fundazioko ordezkariei hiru taloiren bidez. Ekitaldian, hainbat ikus-entzunezko, Tenpora musika taldearen eta Olentzeroren basoa taldearen emanaldi laburrak izan ziren ohiko solasaldiaz gain.

IMG_20200122_212944.jpg

Gure esker ona Tolosako herrikideei, ekimen hauetan parte hartu duten guztiei eta bereziki antolatzaileei, Hushe Ibarreko biztanleak gogoan izateagatik.