Uholdeak Hushe ibarrean

2015/07/27
Dagoeneko 36 hildako eta etxetik kanpo geratutako 250.000 lagunez ari dira hitz egiten Gobernua eta hedabideak.
Card image cap

Euri-jasak eta uholdeak ohikoak izaten dira uztailan eta abuztuan Pakistanen eta Indian. Aurtengoan ere ezin falta izan, eta 2010ekoen indarra izatera iritsi ez diren arren, dagoeneko 36 hildakoz eta etxetik kanpo geratutako 250.000 lagunez ari dira hitz egiten Gobernua eta hedabideak.

Hushe Ibarrean hildakoak bi izan dira: 22 urteko mutil gazte bat eta 65 urteko gizonezkoa ito dira negurako behar zuten su-egurra uraren indarretik askatzen saiatu direnean.

Atxikita doakizue Basharat Alík - Munawar eskolako zuzendari ohia eta egun Felix Inurrategi Foundation Baltistan Machuloko boluntarioa - egindako txostena eta ibarreko uholdeei buruzko argazki erreportaje laburra.

Txostena: Floods in Hushe river

Argazkiak hemen: Uholdeak Hushe ibarrean