University of Baltistango lagunen bisita

2019/01/27
Aste honetan oso bisita berezia izan dugu: University of Baltistango ikasketa burua eta errektore ordea, Zakir Hussain eta Muhammed Naeem.
Card image cap

Aste honetan oso bisita berezia izan dugu: University of Baltistango ikasketa burua eta errektore ordea, Zakir Hussain eta Muhammed Naeem. Bisitaren helburua bertako hezkuntza eta ikerketa erakundeekin harremanak sortzea izan da, hala nola Mondragon Unibertsitatea eta BC3 bisitatu dituzte, eta baita Euskal Herriko eredu kooperatiboa ezagutu ere.

Urte eta erdiko bizitza daukan Baltistango unibertsitatearen helburua, Baltistango gizartean eragin zuzena eta positiboa izatea delarik, guretzat ohore bat da beraiekin nazioarteko hitzarmena sinatu duen lehenengo erakundea izatea.

Jarrai dezagun lanean!