Uraren eguna ospatuko da FBFn.

2012/03/16
“Baltiak eta Ura, K2 mendiaren magalean” lelopean, Felix Baltistan Fundazioak hitzaldi bat eskainiko du nazioarteko uraren egunean, martxoaren 24an. Euskadiko Biodibertsitate Zentroak antolaturiko ekintza da, Busturiako Madariaga Dorretxean, Urdaibaiko Parke Naturalaren ondo ondoan.
Card image cap


Felix Baltistan Fundazioa hasiera hasieratik ari da uraren inguruko proiektuak sustatzen Baltistanen: Matxuloko udako ureztapen sistema, Saling herriko edateko ura eta Balegone herriko edateko uraren proiektuak izan dira buruturiko hiru ekintza garrantzitsuenak. Gaur egun bi proiektu garrantzitsu daude abian uraren inguruan:


1.    New Khande-ko ureztatze sistema. Khande herria 2005ean lur jauzi baten azpian geratu zen, eta New Khande herria eraiki zuten, mendian gorago. Zona berri horretan, ordea, ez dago urik,… eta 850 kanaleko (42 hektarea) lur sailak lehor daude ezer landatzeko aukera gabe. Orain bertako herritarren eta fundazioaren artean ur kanal bat eraikitzeko proiektua burutu da, eta finantziazioa bilatzeko prozesua martxan hasi da.

2.    Talis herrian jazotako 2010 eta 2011ko uholdeen ostean, Fundazioak arrisku zonen identifikazioa ezinbestekotzat jo du. Uholdeak eta luiziak gerta litezkeen zonen ikerketa burutzea beharrezkoa da baldin eta etorkizuneko hondamendiak ekiditea nahi bada. EHU/UPVko geodinamika sailak proiektu honetan parte hartzeko nahia erakutsi zuen, eta orain ikerketa hidrogeomorfologiko bat martxan dugu.

KHANDE

 1go Irudia: Ezkerretara Khande herriko ureztatu gabeko lurrak ageri dira, eskubian ura duten lurrak. Fundazioak bi aldeen artean ubide bat sortzeko proiektua du.

Hau dena eta gehiago… 2012ko martxoaren 24an, larunbatean,18:00etatik 18:45etara, Busturiako Madariaga Dorrean. DOAN. 

Uraren nazioarteko eguna 2012