Webgune berria daukagu!

2020/02/14
Azken urtetan gure komunikazio ikurretako bat izan den webgunea berriztatu dugu.
Card image cap

Webgune berriaren itxura.

Zahartzen den gauza orori iristen zaio konponketak egiteko, edota txukun-txukun armairuko tiraderan sartu eta ordezko berria ateratzeko ordua.

Gurean ere hori gertatu zaigu geneukan webgunearekin, eta aurrean ikusteko aukera duzuen berri honek ordezkatu du urtetan zehar gure komunikazioko ikurretako bat  izan dena.

Goitik behera berriztatu dugu. Bai edukien aldetik, bai itxuraren aldetik eta baita erabilgarritasunaren aldetik ere.

Honetan, abian ditugun egitasmo guztien berri aukituko duzue baina baita ere Baltistan eta Hushe Ibarrari buruzko informazioa ere. Ikusgarriagoa da, argazki gehiagorekin, eta erabilerrazagoa mugikorretara ere egokituta datorrelako.

Orain guri dagokigu edukiz hornitzea. Zuen gustukoa izatea espero dugu.