WOP 2020 SARIA: Ekitaldiaren berri

2020/12/19
Bilbo Mendi Festivalen barruan Fundazioak jaso duen WOP sariaren ekitaldiari buruzko informazio zabala eman nahi dugu txoko honetan, guztia gune bakar batean eta klik gutxi batzurekin eskura izan dezazun: saria bera, lehendakariaren agurra, argazkiak, bideo labur bat, eta abar.
Card image cap

Ekitaldiko argazki bat

Ezeren aurretik esan behar dugu oso eskertuta gaudela WOP eta Bilbao Mendi Festivalek gogoan izan gaituztelako gure balioak eta lana goraipatzerakoan. Ez dago hori baino rekonozimendu hoberik ia 20 urtetan egindako lanagatik. Halaber, ohore bat da mendizaletasunaren mundo mailako norbanako esanguratsuen ondoan kokatu izana.

Maila berean, Pedro Ibarra (presidentea) eta Alberto Iñurrategi (talde sortzaileko eta gaur egungo patronoa) izan ziren saria jaso eta Fundazioaren izenean esker oneko hitzak itzultzeko ardura izan zutenak. Interesa izan dezakeelako, lehendakariaren agurra uzten dizuegu irakurtzeko moduan, bideo labur honetan ekitaldiaren hainbat pasarte, eta amaitzeko ekitaldiko argazki bilduma bat gaurko eta lehenagoko hainbat patrono eta patrona azaltzen diguna oholtza gainean saria partekatzen.

Ekitaldiari amaiera emateko Hire Himalaya, Alberto Iñurrategik bere anaia Felixen gorazarrez egindako film zirraragarria proiektatu zen.

Bideoa: