WOP Paiju Peaken.

2014/08/01
WOP (Walk On Projekt) endekapenezko gaixotasun ez oso arrunten ezagupena hedatu, eta horien inguruko sentiberatasuna zabaltzeko asmoarekin sortutako egitasmoa da.
Card image cap
WOP (Walk On Projekt) endekapenezko gaixotasun  ez oso arrunten ezagupena hedatu, eta horien inguruko sentiberatasuna zabaltzeko asmoarekin sortutako egitasmoa da.Sentiberatasun alorrean  hainbat proiektu ditu esku artean,  eta  horien artean azken egunotan gure artean ospe eta oihartzun berezia lortu duena WOPeak

 

(es-es.facebook.com/pages/WOPEAK/1487232061507337) da.

WOPeak proiektuan Baltistan ondo ezagutzen duten eta Baltistan Fundazioko lagun diren hiru mendizale ari dira buru-belarri. Alberto Iñurrategi patronatuko kidea, eta Mikel Zabaltza eta Juan Vallejo. Hiru mendizaleok proiektuaren lehen zatia burutu dute, Baltistanen hain zuzen, Paiju Peakeko pareta zabaltzea hain zuzen. Ekinbide oso gogorra izan bide da protagonistei jaramon egiten badiegu.

Balio bezate lerro hauek hiru mendizaleak Fundazioko patronatuaren izenean zoriontzeko eta WOPeko kide guztiekin elkartasuna agertzeko.