Zer egin daiteke 356,15 eurorekin?

2014/03/11
Hushe ibarreko emakumeak duela gutxi pentsa ezinak ziren eskubideak ari dira lortzen. Etxetik kanpora lan egiteko eskubidea da horietako bat.
Card image cap
Hushe ibarreko emakumeak duela gutxi pentsa ezinak ziren eskubideak ari dira lortzen. Etxetik kanpora lan egiteko eskubidea da horietako bat. Beka bidez ikasketak amaitu eta adibide baterako Munawar eskolan lanean hasi direnez gain, Vocational Centerren inguruan sortu diren beste ekimen pare bat ere baditugu. Aurreko urtean ezagutu genuen ikasleentzat eskola-jantziak eta bestelakoak egiten hasi ziren hiru emakumeren kasua. Gaur Nahidah-ren kasua aipatu nahi dugu. Nahidah Matxuloko emakume bat da. Fundazioak 50.000 rp. (356,15 euro) eman zizkion merkatu azterketa bat egiten laguntzeko. Azterketa bai, baina zerbait gehiago egin nahi izan du. Nahidahk denda bat zabaldu du Matxulon. Emakume jantziak saltzen ditu. Skardutik ekarritakoak eta ibarreko Vocational Centerretan egindakoak. Hau da gure martxoaren 8a. Ereindako haziak landareak ematen jarraitzen du.