Zergatik ez duten baltiarrek Indiako parte izan nahi.

2020/09/29
Gilgit- Baltistan euren mendean izatearren India eta Pakistan arteko gatazkak atal berri bat ireki du Txina eta Pakistan arteko aliantzarekin, eta bereziki Pakistanek Gilgit-Baltistaneko esparruari eskubide konstituzional guztiak emateko duen asmoarekin. Tentsioak areagotu egin dira, baina laugarren gatazka armatu bat zaila dirudi gaur.
Card image cap

Hunza Ibarreko paisaia, Gilgit-Baltistanen.

Pakistanek Gilgit-Baltistan probintzia berri bihurtzeko eta bertako biztanleei Pakistango gainerako herrialdeetakoen eskubide berberak emateko hartutako erabakiak, tentsioa areagotu du eskualdean espero bezala. Hala ere, Txinaren eta Pakistanen arteko aliantza estrategikoak, Indiak eta Pakistanek Gilgit-Baltistanen jabetzagatik urtetan daramaten liskarra desorekatzen du, eta nolabaiteko segurtasuna ematen die Pakistanek Indiak eskatzen duen lurraldearen zati honetan eman ditzakeen urratsei.
Zurrunbilo honetan, Jammu eta Katxemira osoa Indiara atxikitzearen zilegitasuna zalantzan jartzen duten analista indiarrak ere aurki ditzakegu,  hala nola estatu atxikiaren sorrera bera, eta bertako biztanleen borondateaz zalantza egiten dutenak.
Sudheendra Klulkarni ekintzaile eta analista soziopolitiko indiarraren artikulu honetan Gilgit-Baltistango biztanleek indiar izan nahi ez izateko gakoetako batzuk aurkituko dituzue.

Ingelesez dator, baina kontuan izan gaur egun bapateko dohako itzultzaile bikainak daudela sarean.