Zorionak Ali eta Alex.

2016/02/27
Nanga Parbaten negu gorrian lortutako garaipena.
Card image cap

 

Baltistaneko ibar ezkutu bateko garapen integral aren alde lanean ari den euskal gobernuz kanpoko erakunde batentzat, biziki pozgarria da jakitea baltiar batek eta euskaldun batek osatutako sokak Nanga Parbateko gailurra garaitu duela lehen aldiz negu gogorrean.

Alex Txikon oso ezaguna da gure artean, bereziki Baltistan Fundazioarekin lankide izan delako inoiz. Ali Sadpararen kasua berriz, inork inoiz ezer oparitu gabe zortzimilakoak igotzen hasi zen porterraren istorioa dugu. Skardutik gertu dagoen bere jaioterriak ematen dio izena: Sadpara.

Herri txiki honetan hainbat mendizale ezagun jaio dira, tartean Hidden Peakeko (Gasherbrum I) neguko saiakeran bizia galdu zuen Nisar Hussain, hau ere porter bezala hasitakoa, eta Pakistaneko bost zortzimilakoak garaitzea lortu zuena. Zorionak Alex eta Ali, eta Simone eta Tamara.