Erlijioa

Baltistan budista izan zen hainbat mendetan harik eta musulman migrazioek beste sinesmen bat ezarri zuten arte. Budismoaren aztarnak ikus daitezke oraindik ere hainbat petroglifotan.

Mende askoan Baltistan budista izan zen –baltiarrak tibetar migrazio baten onodrengoak dira- eta aro haietako arrastoak nonahi aurki daitezke. Gaur egun, XVI-XVII mendeetan zabaldutako islamaren aldaera desberdinak dira nagusi. Populazio gehiena xiia edo ismaelita da sunitak gehiengoa diren estatu batean, Pakistanen hain zuzen. Hushe Ibarreko biztanleak aldiz, noorbakhshiak dira, baltiar xiismoaren aldaera gutxienena.

Meskita.JPG