Hushe Ibarra

Baltistan Fundazioak Hushe Ibarrean dihardu lanean 2001etik gaurdaino. Ibarra oso bizileku gogorra da bizitzeko, latza. Inguratzen duten mendien garaierek ez diete bizimodua leuntzen bizilagunei nahiz eta askotan ogibide ere bihurtu izan zaizkien.

Baltistan lurreko lurralderik menditsuenetako bat da, 6000 eta 7000 metro bitarteko mendi dentsitate handiena duena, eta 8.000 metrotik gorako bost mendirekin. Barrenean Hushe Ibarra dago, 6.000 metroko mendiz inguraturik,  Masherbrum erraldoiak mugatuta, eta gailur oso esanguratsuetatik, K-II, Broad Peak, Gasherbrum I eta II, ez oso urruti.

Gasherbrum.JPG

Hushe Ibarra eta osatzen duten komunitateak 2.500-3.000metro bitartan kokatzen dira eta bizimodua oso zaila da. mendeetan zehar Ibarrak ez du kanpoarekiko komunikaziorik izan. Egun Ibarra Khapulurekin -eskualdeko hiriburua- lotzen duen zubia 1994an amaitu zen eta aldizka dabilen elektrindarra ez da iritsi 2004ra arte. Teknologia berrietara sarbidea oso mugatua da, ezagutza eza, azpiegituta txarrak, eta ahalmen ekonomiko eskasagatik, eta  arrakala digitala, Ibarra munduaren ikuskera berrietatik bereizten duen arrakala bezain sakona da.

Hushé haranerako sarrera.JPG

Neguak izugarri gogorrak dira eta tenperaturak -15 eta -20ºCraino iritsi daitezke aro horretan. Biziraupeneko nekazaritza gari ekoizpenean eta maila txikiko abelzaintza oinarritzen da. Nekazaritza proiektuekin eta Baltistan fundazioko boluntarioek eskainitako irakaspenei esker aniztasun handiago bat lortu da.

Ibarrak hego-ipar norabide jarraitzen du Hushe Ibarraren uren norabidearen aurka eta komunitateak bi ibaiertzetan kokatzen dira. Gasherbrum mendi erraldoiak ixten du Ibarra eta Gondogoro-La lepoa (5.680) da mendiok gainditzeko aukera bakarra iparretik, 4 zortzimilakoen gunera, Concordiara, iritsi nahi badugu Chogolisa eta Masherbrum artean zabaltzen den aukera erabiliz. Concordiara iristeko aukera hau laburragoa bada ere, espedio eta trekkingek nahiago dute Baltoroko glaziarrean gora iristea bidea luzeagoa izan arren erosoagoa eta aklimatazioa aukera egokiagoak eskaintzen baititu.

Hala ere gure bisita merezi duten tokiak konta ezinak dira, Machulu-Larekin hasa gaitezke zortzimilakoetar dituen ikusmirez gozatzeko, eta eskalatzaile ausartagoek maila handiko igoerez goza dezakete, esate baterako Nangmah Ibarrean, Hushe Ibarra ekialdetik, aurki ditzaketen Changi Tower, K-6 edota Amin Brakki aurre eginaz.

machulula_pan2.jpg

Ibarrak natur-edertasun basati ugari izan arren, ez dago prestatuta turismoa erakartzeko, baina kanpina egiteko edo Matxuluko Guest- Housean ostatu hartzeko aukerak ez dira baztertzekoak.