Natur hondamendiak

Hushe Ibarreko biztanleek maiz jasan behar izan dituzte era guztietako hondamendiak eta eragindako suntsiketak. Hondamendi hauei aurre egiteko ezagutza eta prestakuntza eskaini nahi izan diogu ibarreko jendarteari.

Natur hondamendien arriskua asko handitu da Hushe Ibarrean, berezko orografiarengatik batetik (Karakorum mendikatean kokatuta, bi poloak kenduta lurrean glaziar kontzentrazioa handiena duen ingurunea) eta klima aldaketaren eraginez bestetik.

Hushe Ibarrean era guztietako natur hondamendiak gertatu dira, izan uholdeak, luiziak, lurrikarak, lehorteak, ezohiko monzoiak edo GLOF izenekoak (Glaziar laku batek gainezka egitearen ondoriozko uholdea). Hondamendi suntsitzaileenak 2000. urtean  Khanden izandako GLOFa; Talisko uholdeak 2010ean, eta 2011ko Talisko GLOFa izan dira, guztiek heriotzak, eta etxalde eta landa-lurren suntsiketa ugari eragin zituztelarik. Hondamendi hauek guztiak biztanleengan duten eragina ikaragarria da, pertsonen heriotzak eragiteaz gain euren biztokiak eta duten bizibide bakarra erabat suntsitzen dutelako.

Baltistan Fundazioa Pakistango Ilargi-erdi gorriarekin lankidetzan ari da  hondamendi hauen aurrean Hushe Ibarreko biztanleek behar duten resilenztia handitzeko. Bizilagunak lehen sorospenetan, mendi erreskateetan eta aldaketa klimatikoaren zergatiaren eta ondorioetan prestakuntza jasotzen ari dira. Gainera, UPV-EHUko geologo talde bat arriskuguneen azterketa bat ari da egiten, biztanleek, informazio osoaren jabe izanik, etorkizunean jasan dezaketen natur hondamendiei aurre egiteko baliabideak izan ditzaten.