Nortzuk gara

Baltistan Fundazioa nazio arteko lankidetzako GKEa da, Pakistaneko Karakorum mendi lerroan, Baltistanen, eskuarki Hushe Ibar urrutiko komunitateetan bizi diren pertsonen  giza garapen integral eta endogenoaren alde lan egiten duena.

Fundazioa 2001ean sortu zen Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioa izenarekin, Karakorumeko zortzimila metroko mendietako batean, Gasherbrum IIn hain zuzen, hil zen Felix Iñurrategi mendizalearen omenez. Sortzaileak bere lagunak, senitartekoak eta mendizaleak izan ziren eta hasiera batean oso helburu zehatzik gabe sortu bazen ere, garbi zuten hango biztanleentzat beharrezko azpiegiturak eraikitzeaz gain ezinbestekoa zela bertako giza-emakumeei euren gaitasunak lantzeko aukerak eskaintzea, garapen ekonomiko jasangarri eta berdintzaile berezkoa sustatu eta kudeatzeko gai izan zitezen.

79902a08-dee4-4282-b69d-6a90e193ba27.jpg

Horregatik, giza- eta lanbide-hezkuntza Fundazioaren giltzarrietako bat bihurtu dira, biztanleriaren garapen sozio-ekonomikoaren berme,  eta noski, Ibarreko emakumeen ahalduntze tresna baliagarri diren heinean.

Arestian erakundea osatzen duten pertsonek, sortze printzipioekin bat eginik, naturarekiko miresmena eta maitasuna partekatzen dute, bereziki mendi esparruekikoa, eta Baltistanekikoa Karakorum mendi lerroan, 6.000 metrotik gorako mendi gehien, eta lurreko zortzimila mendietako bost dituen toki liluragarria: K2, Broad Peak, Gasherbrum I eta II eta hauetatik ez oso urruti aurkitzen den Nanga Parbat.

Baltistan Fundazioaren jarduera,  Hushe Ibarreko emakume eta gizonek soilik osatzen duten Felix Foundation Baltistan (FFB) erakundearekin estu-estu  koordinatuta gauzatzen da nagusiki, baina beste erakunde batzuekin ere egiten dugu lan.